Gure Hizkuntza

Bernardo Atxaga

Euskal Herrian euskaraz
Nahi dugu hitz eta jolas
Lan eta bizi euskaraz eta
Hortara goaz
Bada garaia noizbait dezagun
Guda hori gal edo irabaz
Zabal bideak eta aireak
Gure hizkuntzak har dezan arnas
Bada garaia noizbait dezagun
Guda hori gal edo irabaz

Euskal Herrian euskara
Hitz egiterik ez bada
Bota dezagun demokrazia
Zerri azkara
Geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara
Hizkuntza gabe esaidazue
Nola irtengo naizen plazara
Geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara

Euskal Herri euskalduna
Irabazteko eguna
Pazientzia erre aurretik
Behar duguna
Ez al dakizu euskara dela
Euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
Hizkuntza ere galtzen duena
Ez al dakizu euskara dela
Euskaldun egiten gaituena?

Curiosidades sobre a música Gure Hizkuntza de Reincidentes

Em quais álbuns a música “Gure Hizkuntza” foi lançada por Reincidentes?
Reincidentes lançou a música nos álbums “Aniversario” em 2013 e “Aniversario: Canciones para No Olvidar” em 2013.
De quem é a composição da música “Gure Hizkuntza” de Reincidentes?
A música “Gure Hizkuntza” de Reincidentes foi composta por Bernardo Atxaga.

Músicas mais populares de Reincidentes

Outros artistas de Axé