Forjarien kanta

Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera,
labeak oso itzaldurikan
jaikera bat egitera,
mailu, burdin ta gainerakoak
botarikan bazterrera;
ez degu nahi guk berriro sartu
lehengo tokira lanera.

Dinbili danba! goiz eta gaua,
su eta keian tartian,
sosegu eta deskantsu gabe
gure buruen kaltian;
horregatikan lanak utzita
gatoz guztiok batian.

Gora bai gora beti, gora forjariak!
langile trebe zintzo da mailukaria.
Lurpera ta lurpera beti nagusia!
ez digute egingo nahi duten guztia.
Ez badigute ematen arrazoia guri,
ez badigute ematen behar legez ongi,
su emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

Hiru babarrun jatiagatik
horrenbeste neke, pena;
erdi ahuldua aurkitutzen da
forjariaren barrena.
Gure kontura egin oi dute
nagusiak nahi dutena,
langileen bizkarretik gizendu
dute beren poltsa dana.

Oso goizetik lanian hasi
su eta keian tartian,
dinbi ta danba! gelditu gabe
guztiz illundu artian,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltian.

Ez badigu guri jornalik haunditzen,
berriro gu ez gera lanera biurtzen;
arrazoiakin degu gehiago eskatzen,
iñorgandik ez gera gu ikaratutzen.
Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen biar aiña ogi,
sua emango diogu gure fabrikari
eta nagusiaren etxe guziari.

Músicas mais populares de Herrikoiak

Outros artistas de Axé