Artea fronteko lehen lerroan (feat. Amaia Espinosa & Claudia Rodríguez)

Angela Davis, Katakrak, Ion Celestino

1993ko apirilak 20, Negu Gorriak: Angela Davis gure laguna da!
2016ko otsailak 20, Angela Davis Euskal Herrian: «Ez dago kontraesan guztiak askatu beharrik, lanean hasteko»
2023ko apirilak 14: Katakrak!

Kulturak bere forma baliosenean masa edo herri izaera bat adierazten du. Ez du definitu behar gutxi batzuek eliteak. Ez du betikotu behar gutxi batzuen onurarako. Kulturak islatu eta mamitu behar du: Gizadia, harmonia, izadia. Zubiak eraikitzen ari gara emantzipazioaren aldeko beste mugimenduekin. Suarekin ari gara jolasean ekitaldi honetan. Zuon guztion energia sortzaile itzela jaregin asmoz.

Nola baneki
baneki nola
Nola baneki
botako nuke nagusiaren etxea.

Artea fronteko lehen lerroan.
Bizitza fronteko lehen lerroan.

Sarri, gaizki ulertuak izan diren arren bluesak estuki loturik daude askatasunaren aldeko borrokarekin. Blues kantuen gaia sexua da. Baina hori baino gehiago dira. Bluesak sexua du bere baitan. Baina bluesak beltzen ikuspegi bat azaltzen du. Bizitzaren inkongruentziaz, kontraesanez betetako egoera baten esangura harrapatzeko ahaleginaz. Izeba molly Jacksonek zioenez: langile jendeak bluesak egiten ditu lanean arazoak dituenean, soldatak apalak direnean, nondik jo ez dakienean.

Nola baneki
baneki nola
Nola baneki
eraitsiko nuke nagusiaren etxea.

Artea fronteko lehen lerroan.
Bizitza fronteko lehen lerroan.

Sortzen lagun dezagun mundu bat non bizi gaitezkeen bakean, non truka gure artea eta artisautza bikaina, non goza gure barreneko boterea, izan dezagun hori gogoan. Eta ikas dezagun nola helarazi masa handiei gure kultura eta gure artea. Zeren, azken finean, zertaz ari gara «gaurko kultura» diogunean? Oso gutxirentzat mugatua den kultura batez. Bakar bakarrik sindikatuetan sartuz, piteke lerroetan, askatasunaren aldeko borroketan abestuz, soilik horrela entzungo gaituzte herri honetako langileek.

Curiosidades sobre a música Artea fronteko lehen lerroan (feat. Amaia Espinosa & Claudia Rodríguez) de Fermin Muguruza

De quem é a composição da música “Artea fronteko lehen lerroan (feat. Amaia Espinosa & Claudia Rodríguez)” de Fermin Muguruza?
A música “Artea fronteko lehen lerroan (feat. Amaia Espinosa & Claudia Rodríguez)” de Fermin Muguruza foi composta por Angela Davis, Katakrak, Ion Celestino.

Músicas mais populares de Fermin Muguruza

Outros artistas de Ska-Punk