Zuengatik Topak
Hamabiak puntuan
Urduri baina hasteko irrikitan
Eskuetan zerua
Aurrez aurre zaudeten bakoitzean
Txikiak garen arren hemen jarraitzen dugu
Bihotzeko doinuak ozen erakusten
Istorioak kontatzeko ahotsak prest ditugu
Dena da ederragoa zuekin bagaude
Biziberritzen ditugu herriko plazak
Zuek aurrean zaituztegunean
Gure arima, sua eta arnasa zuek zarete eta…
Zuengatik topa!
Arnas-gune onena
Zuekin elkar banatzеn duguna
Hitzik ez dugunean
Zuek zarеte gure oihartzuna
Argiak lehertu dira ta gozamen izerdiz
Ureztatzen ditugu sormenaren lurrak
Dena ahaztuko dugu hurrengo kantuetan
Eztarria urratuz gure lur zeruan
Bizitza une bat dela, bakarrik une bat
Inoiz ez ahaztu!
Bizitza une hau dela, bakarrik une hau
Eta gu!