Pertsonak faltan
Malkotan umezurtza,
lasai da borreroa.
Gorpu bat ondoan,
ehundaka bere inguruan,
lurrunduriko hamaika amets ta
gaixoak, goseak, elbarriak non-nahi.
Jendez gainezka den mundu baten,
pertsonen falta dut nik nabaritzen.
Orbainak bere arropak,
tantaka itotzear.
Adinekoen aginduz
gazteak bueltan zerraldo,
guden amaierarik ez da izango,
hausnarketa sakonik ez emango eta…
Jendez gainezka den mundu baten,
pertsonen falta dut nik nabaritzen.
Ona ta txarraren arteko, bukaera errazik gabeko kontua!!!
Gizakia gizaki denetik, amaierarik gabeko gatazka!!!