Ez jolastu
Bai ederra bizitzea
gizarte perfektuenean
Hau sortea jaiotzea
kapitalaren itzalpean
Zein urrun geratzen
zaizkigun arazo larriak
Zein hurbil ordea daukagun
bakoitzak beria
Deklarazio unibertsalak
hutsik dauden hitzak dira
Dagokigun duintasuna
ahaztu genuen azpaldian
Denok berdin
ta inor ezin
norbait ongi bizi dadin
Nahiz eta lanari ekin ta ekin
hemen gaude berdin
Ez jolastu
gure eskubideekin
Ez jolastu
gure biziekin
Behetik gora eraiki
behar da gizarte solidarioa
Behetik gora ezarriko da
gauzen balore berria
Ez dezagun aukerarik gal
ezta gure bururik sal
Gure eskuetan dago eta
eraldaketa.